Zinpeko Itzultzaile Elkartuak

Nortzuk gara?

Cybertrans-Polyglott - Zinpeko Itzultzaile Elkartuak 1968tik Hizkuntzen Itzulpengintza eta Interpretazio Bulego Liderra da Balearretan. Gaur egun Polyglott-en ohiko hizkuntza gehienak itzultzen ditugu. Kide guztiak Zinpeko Itzultzaileak gara, baina ohiko itzulpenak burutzen ditugu ere, zinpeko itzulpenen zehaztasunaz. Europa osoan lan egiten dugu, soil-soilik ekonomiaren, zuzenbidearen, teknikaren eta zientziaren adar ezberdinetako unibertsitate-prestakuntza duten itzultzaile profesionalekin.

Zerbitzuak

Hizkuntza guztiak
Zinpeko itzulpenak
Itzulpen espezializatuak: ingeniaritza, osasuna, zuzenbidea, ekonomia, gastronomia, etab.
Ohiko itzulpenak
Larrialdietako zerbitzuak

Itzulpenaren prozesua

Dokumentuak – jatorrizkoak nahiz kopiak – geure bulegoetan utz ditzakezu, baita faxez, posta elektronikoz edo ohiko postaz bidali ere. Testua berrikusitakoan dagokion aurrekontua jasoko duzu, entrega-epe loteslearekin batera.
Ohiko itzulpenen kasuan entrega-epea 5 egun baliodunekoa izan ohi da. Premiazko kasuetan beti zure betekizunak betetzen saiatuko gara, eta hala badagokio premia-gehigarria aplikatuko dizugu. Zinpeko itzulpenek Zinpeko Itzultzailearen zigilua eta sinadura izan behar dute eta, ondorioz, ez dira posta elektronikoz bidaliko. Premiazko igorpenetarako mezulari-zerbitzua dugu.

Tarifak

Geure tarifak gardenak dira, eta Atzerri Arazoetako Ministerioan eta Gobernuaren Ordezkaritzan aurkeztuta daude.
Norako hizkuntzako hitz bakoitzeko prezioa 0,09 eta 0,30 € bitartekoa da, hizkuntzaren arabera, zailtasunaren arabera eta testuaren irakurgarritasunaren arabera. Idatziko aurrekonturik gabe ez da enkargurik onartuko.
Ordainketa-baldintzak: Aurrekontuko zenbatekoaren %50eko funts-horniduraren ordainaren bitartez konfirmatuko dira enkarguak, esku-diruz edo transferentziaren bidez. Itzulpena jasotzerakoan edo postaz bidali aurretik behin-behineko saldoa ordainduko da.

Edozein motako itzulpenak egiten ditugu

Errolda
Lan-kontratuak
Lan-agiriak
Curriculum Vitae (CV)
Jaraunsle-adierazpena
Zigor-ziurtagiria
Merkataritzako Erregistroa
Ezkontza-ziurtagiria
Salerosketako eskritura
Lankidetzako kontratua
Kreditu-poliza
Lizentzia-kontratua
Eskola-ziurtagiria / ziurtagiri-akademikoa
Ahalordea / Ahalordetzea
WEB orria
Obra-kontratua
Auto judizialak
Banku-abalak
Balantzeak
Ezkontzako itunak
Fede- / Heriotza-ziurtagiria
Aduana-ziurtagiriak
Alta-ziurtagiriak
Zigor-aurrekarien ziurtagiriak
Baja-ziurtagiriak
Portaera oneko ziurtagiriak
Erroldatze-ziurtagiriak
Osasun-ziurtagiriak eta -txostenak
Eskola-ziurtagiriak
Erosketa- eta hornidura-baldintzak
Enpresen eta Sozietateen eraketa
Alokairu- edo errentamendu-kontratuak
Salerosketa-kontratuak
Dohaintza-kontratuak, Dohaintzak
Obra-kontratuak
Mailegu-kontratuak
Zerbitzu-kontratuak
Garraio-kontratuak
Bidaia-kontratuak
Lan- / laneko kontratuak
Kontratu sozialak
Oinordetza-kontratuak
Korrespondentzia
Jaraunsle-adierazpena
Azken nahiaren adierazpenak
Auzi-eskeak
Polizia-salaketak
Merkataritza zuzenbidea
Diplomak
Enpresa-dokumentuak
Eskriturak
Ikasketa-espedienteak, diplomak
Merkataritzako Erregistroko laburpenak
Jaiotza agiria eta ziurtagiriak
Ezkontza-agiria edo ziurtagiria
Frankiziak eta lizentziak
Hipotekak
Enkargu-orriak
Errausketa / Ehorzketa
Kalitate-memoriak
Pasaporteak
Patenteak
Eskaerak
Ahalordeak eta eskumenak
Aseguru-polizak
Kexak eta errekurtsoak
Jabetza Erregistroa
Dibortzio epaiak
Epaiak
Testamentuak
Zinpeko itzulpenak
Turismoa